2018/03/23

Aste Santua ate joka dugu!

Gaur, ikasle eta irakasle guztiok, elizan batu gara eta GARIZUMAKO BIDEAren gogorapena egiteaz gain, ASTE SANTUko egunik garrantzitsuenetaz hausnarketa egin dugu! PAZKOrako bidean goaz eta PRESTATU eta ZABAL ditzagun BIHOTZAK, beharrezko dugu eta!











2018/03/20

Gernika Rugby Taldeko neskak GUREAN!

Atzo, solasaldi ederra izan genuen atzo GRT neskei esker. Egunero izaten dituzten gora beherak, kirolari buruzko azalpenak eta beste hainbat aholku eman dizkigute neska hauek! Bukatzeko, jolasak antolatu zizkiguten eta izan ere barre algaraka amaitu genuen guztiok!

Eskerrik asko GRT neskak!

ANIMATU BIHARKO ZINE-FORUMERA!

Garizumaldian gaudenez, Gernikaldeko pastoralak ekintza bereziak antolatu ditu. Horietako bat, biharko ZINE-FORUMa da!

ZINE-FORUM: "LA MISIÓN" 
NOIZ/CUÁNDO: MARTXOAK 21, 19:00tan
NON/ DÓNDE: ELAI-ALAI aretoan

ANIMATU ZAITEZTE!



2018/03/19

Haurdunaldia aztertzen!

Ostiralean sorpresa itzela izan genuen! Proiektu berrian ernalketa eta haurdunaldia lantzen ari garenez, Miren gure gelara etorri da Pellorekin! Galderak egiteko aukera izan genuen, gure zalantzak argitzeko eta pilo bat ikasi genuen!
Pello ederto portatu zen eta esperientzia itzela izan zen!

Eskerrik asko Miren eta Pello!



2018/03/18

INTERKULTURALITATE TAILERRAK!

Nazioarteko Elkartasun taldea prest aurkeztu da gure eskolan INTERKULTURALITATE TAILERRAK burutzeko. Tailer horietan, Senegal, Mendebaldeko Sahara, Venezuela eta Euskadiko dinamizatzaileak egon dira beraien bizipen eta esperientziak kontatzen. Kultura aniztasuna gero eta nabariagoa da bizi garen gizartean eta horrelako tailerrak egitea oso interesgarriak iruditzen zaizkigu.



Ernalketa zer den ikasten!

LH1ekoak nondik gatozen ikertu ostean, ERNALKETA gaia lantzen hasi dira. Hori hobeto ulertzeko, eskolako patiora jeitsi eta jolas berri bat asmatu dute! Espermatozoideak obuluaren bila! Gero, plastilinarekin, ernalketa prozesua irudikatu dute!




Elizak lotuz!

Gaur irteera familiar bat egon da eta eskolako batzuk bertara animatu gara! Euria eginda ere, Kortezubira arte heldu gara! Bertan jolasetan parte hartu dugu eta ostean mezatara joan gara!








2018/03/17

Italiarrak gurean!

Gure elkartrukeko lagunak gurean dira jada! Gaur, Santimamiñeko kobazuloetara joan gara eta gero gure inguruan daukagun altxor ederretako batera, Laga hondartzara, hurbildu gara elkarrekin bazkaltzera!



LH 1eko proiektu berria martxan!

LH 1eko txikitxoenak "NI NEU" proiektu berriarekin martxan hasi dira. Lehenengoko froga, "nondik gatoz?" galderari erantzuna ematea izan da. Horretarako, ikasle bakoitzak, bere txikitako gauzak ekarri ditu eta poz-pozik erakutsi dizkie ikaskideei! Ikusi nahi?


Buztinarekin eskulanak egiten!

LH 6. mailakoak fin aritu dira buztinarekin eskulanak egiten. Bakoitzak bere marigorringotxoa sortu, moldatu eta margoztu du!!!


Elizak lotuz!


2018/03/13

HERRI KIROLAK!

Ostiraletik eta igandera arte KIROLean murgilduta izan gara! Ostiral eta larunbatean saskibaloi partiduak jokatu ostean, igandean HERRI KIROLETAN parte hartu genuen! Hainbat taldek hartu zuten parte eta goiz polita eta dibertigarria igaro genuen!





Planetak ikasten!

HH 5 urteko ume batzuk planetak ikasten aritu dira finean!


Zuzendaritza taldea formakuntzan!

Pasa den asteburuan, gure ikastetxeko zuzendari taldekoak Madrilera joan ziren. Bertan, formakuntza jarduera batzuk izan zituzten, Enrique Sacanellen eskutik. Oso formakuntza aprobetxagarria eta aberatsa izan zen!






2018/03/08

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA!

MARTXOAK 8, egun berezia dugu!!! Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun osoa lortzearen alde gaude gu ere!!! Zorionak emakume langile guztioi!!!











2018/03/06

Garizuma garaia lantzen!

Garizuman, Jesusek Jordan ibaian bataioa hartu ondoren, desertura jo zuela goraipatzen da, bertan, 40 egunez otoitzean eta barau eginez deabruaren tentaldiak gaindituz.
Horregatik, garai honetan, bizitza zintzoagoa bizi izaten ahalegindu behar gara, otoitza, baraua eta limosna eginez.







2018/03/05

Joan zen asteazkenean, elurra eginda ere, DBH 4.mailako ikasleak Kaltzada egoitzara joan ziren! Bertan, jolasen bidez aurkezpena egin zuten eta arratsalde polita pasatu zuten!




2018/03/04

Proiektu bukaera!


LHko txikienek "Elkarrekin bizi gara proiektua bukatu dute! Proiektu honi amaiera emateko Picassoren Gernika margolanari kolorea jarri diote eta bollo eta Carolinak dastatu dituzte. 

Poz-pozik joan dira etxera beraien lanekin!

BEGIKO AURKEZPENA!

Ostegunean irakasle batzuk Begiko aurkezpenera joan ginen Zubia-Santillanak Haur eta Gazte literaturako sortutako zigilu berria ezagutzera. 

Ekitaldia Bilboko Campos Eliseoko "Cúpula aretoan" ospatu zen eta izugarrizko festa izan zen: Kukai dantza taldeaz gozatu genuen, Antton Irusta ipuin kontalariaz, Enrique Morente irudigileaz, Uxue Alberdi eta Jon Maia bertsolariekin, Patxo Telleria eta Mikel Martinez antzezleekin..  

Eskerrik asko gonbidapenagaitik!