2018/01/26

Gure  DBH 4. mailako gazteak Grupo Torrezuri egoitzan bolondres bezala aritu dira bi hilabetetan zehar!!! Asteazkenero, eguneko egunkaria irakurtzen, mahai-jolasetara jolasten edota banan-banan erabiltzaileekin hitz egiten ibili dira!!!

Hauek bai laguntzaile apartak!!! Eskerrik asko Torrezuri egoitzako talde guztiari gurekin izan duzuen harrera bikainagatik!

Irakasleak formakuntzan!

Gaur, IV. Gela Berritzaileen Topaketa izan da Deustuko Unibertsitatean. Bertan, gure ikastetxeko irakasle batzuk izan dira kristau eskolako beste ikastetxe batzuekin esperientzia berriak partekatzen!

Horrez gain, metodologia berrietan adituak diren hizlarien esperientzia esanguratsu eta baliotsuak bizitzeko aukera ederra izan dute!

Kristau eskolako Aukera proiektuan, berrikuntzan eta teknologia berrietan aurrera goaz!!!




2018/01/23

Organo kontzertua eta meza berezia!

Harro baino harroago gaude joan den larunbatean Joxe Benantzi Bilbao gure etxean, Mertzede ikastetxean, egon izanaz. Izan ere, berak, Mertzediar mezuz betetako kontzertu zoragarria aurkeztu zigun!!! Eskerrik asko bihotzez Benantzi eta familiari, guganako izan duzuen jatortasunagatik!!!
Horren ostean, 800 urtegatik esker emate meza berezia izan genuen eta bertan, eskolako ikasle eta irakasle batzuek osatutako abesbatza ederra baino ederragoaz gozatu genuen!!!  Eskerrik beroenak zuotako bakoitzari, abestutako abesti ederrengatik eta eskainitako denboragatik!!! Eskerrak bihotzez ere, bertara hurbildu zineten guzti-guztioi!!!

800 urte, esker onez!!!





Gabonetako ekitaldia ikusgai!

Gabonetako ekitaldi osoa prest dugu jada! Arazo teknikoak izan genituen baina konpontzea lortu dugu!!! Orain... gozatu emanaldiarekin!

P.D. Eskerrik beroenak emanaldien bideoak lortu dizkiguzuen gurasooi!




2018/01/17

800. UrTeUrReNa!

Gaur egun berezia bizi dugu ikastetxean!!! Mertzedeko Ordenaren 800. urteurrena ospatu dugu!!!
1218.eko abuztuaren 10ean sortu zen Mesedeetako ordena eta 1235. urteko urtarrilaren 17an, sorrera horren berrespena egin zuen Gregorio IX. Aita Santuak. Berak, "San Agustinen  erregelan berretsi eta izaera unibertsala" eman zion.

ZORIONAK MERTZEDIAR GUZTIOI!!!








2018/01/16

LOINTEK GERNIKA KESB NESKAK IKASTETXEAN!

Atzo, gure eskolara Lointek Gernikako neskak etorri zitzaizkigun. Vicky Llorente, Amaia Gastaminza eta Ameryst Alston jokalariek, jolasen bidez saskibaloiko klase batzuk eman dizkiete DBHkoei.
Giro oso polita izan dugu; barreak izan ditugu nagusi!

Argazki eta bideotxoak hemen ikusgai!







2018/01/13

ORGANO KONTZERTUA!!!

Mertzede Fundazioak 800 urte beteko ditu datorren asteazkenean! Hori dela eta, datorren larunbatean, urtarrilaren 20an, Benantzi Bilbaok OrGaNo KoNtZeRtUa eskainiko du San Bartolome Parrokian 18.30etan. 

Horren ostean, larunbatero legez, iluntzeko 8etan meza izango da. Egun horretako meza, berezia izango da!

Ekintza batera zein bestera, atseginez gonbidatzen zaituztegu!