2017/11/21

Skype bidezko bideokonferentzia Arrano arrantzalea gaitzat hartuta!

Azaroaren 16an, Skype bidezko bideokonferentzia bat izan zuten gure ikastetxeko LH 3. mailako ikasleek. Bertan, Euskal Herriko beste ikastetxe batzuekin jardun zuten, bai Urdaibaiko Bird Centerren eta bai Txingudiko Ekoetxean Arrano arrantzaleari buruzko daramaten programaren inguruan.
Bertan parte hartu genuenok, Urdaibaiko Bird Center, Txingudiko Ekoetxea, Montorre eskola, Urretxindorra ikastola eta gu, Mertzede ikastetxekoak izan ginen. Uzelai eta La Anunciata ikastetxeek ere parte hartzen dute programa horretan baina arazo teknikoak zirela eta, ezin izan genuen konexiorik egin beraiekin.

Hala ere, oso ondo irten zen aurkezpena eta bakoitzak, hemendik eta martxora arte egingo duguna azaldu genuen. Ea ikastetxe bakoitzak proiektutxu polita egiten dugun! Gainera, denon artean arrano arrantzaleari buruzko abesti bat prestatuko dugu. Beraz, behin prestatuta, ea denok animatzen garen abestera!!!






No hay comentarios:

Publicar un comentario