2017/11/30

KRISTAU ESKOLA, OINARRIETATIK EZAGUTZARA / DE LOS CIMIENTOS A LOS CONOCIMIENTOS!!!




Kristau Eskolan izateko eta egiteko berezko eredua jarraitzen dugu. Pertsonak osotasunean hezi egiten ditugu, ikasketekin lotutako guztitik pertsonarekin lotutako guztira, bakarka aritzetik taldeka aritzera, balioez gain balioekin. Oinarrietatik ezagutzara.

En Kristau Eskola tenemos un modelo de ser y de hacer propio. Educamos para que crezcan como personas completas, desde lo académico a lo humanístico, de lo individual a lo comunitario, con valor y valores. Desde los cimientos a los conocimientos.




Etengabe Formakuntzan!

Irakasleok etengabe berritzen eta ikasten!


2017/11/29

LH 3ko "KUADRI" natura behatzen!

LHko 3.mailako "KUADRI" natura behatzera irten zen. Horrela, OKA ibaiaren ertzetik tipi-tapa, tipi-tapa ibili ginen curriculumeko arloak lantzen. Gainera zenbat gauza ikasi genituen... Benetan ederto pasatu genuela eta ikusiz  zenbat arazo egoera  desberdin egin genituen. Beraz, animatu zaitezte eta irten kalera! Denok elkarrekin gehiago ikasten dugu-eta!



2017/11/27

MILLA HERRIKOIA!

Larunbatean milla herrikoia izan zen Gernikan eta gure ikasle batzuk parte hartu zuten! Eguraldi kaxkarra egin zuen arren, ez zuten etsi!


2017/11/26

CALZADA EGOITZAKO IPUIN LEHIAKETA!

Gaur arratsaldean Calzada egoitzan izan gara! Aurten, 125 urte bete ditu egoitzak eta egun berezia izan da gaurkoa! Urtero legez, egoitzatik, LHko 6.mailako ikasleek ipuin lehiaketarako gonbidapena jaso dute. Egoitzara bertara bisitatxoa egin eta bertako langile, arduradun, egoile eta aiton-amonekin elkarrizketa batzuk izan ostean, ipuinak egin dituzte! Epaileek esan duten bezala, ipuin guztiak DOTORE eta EDERRAK izan baitira eta beraz ZORIONAK parte hartzaile guztiei, baita andereño Rosari ere, baina batez ere, lehenengo saria jaso duen AMAIAri!!!









2017/11/25

AZAROAK 25, INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA!!!

Mertzede ikastetxeko ikasle eta irakasleok, ziur gaude
BIOLENTZIARIK GABE, ELKARBIZITZA HOBEA lortuko dugula !!!
Indarkeriari, biolentziari, sufrimenduari...EZ!!!

Argazkiak
Bideoa





2017/11/24

SANTA ZEZILIA EGUNA!

Pasa den asteazkenean, hilak 22, Santa Zezili eguna ospatu genuen, hots, musika eguna!!! Egunean zehar, HHko ikasleek ekintza ezberdinak landu zituzten eta bukatzeko 6.mailakoen laguntzaz musika eta dantzarekin disfrutatu zuten!!!



2017/11/21

XXXIII. MILLA HERRIKOIA

Larunbat honetan gogoratu MILLA HERRIKOIA dugula herrian!


Kaleen izenak ezagutzen!

"Elkarrekin bizi gara" proiektuarekin aurrera doaz neska-mutil hauek eta oraingo honetan kaleen izenak ezagutzen jardun dira!


Skype bidezko bideokonferentzia Arrano arrantzalea gaitzat hartuta!

Azaroaren 16an, Skype bidezko bideokonferentzia bat izan zuten gure ikastetxeko LH 3. mailako ikasleek. Bertan, Euskal Herriko beste ikastetxe batzuekin jardun zuten, bai Urdaibaiko Bird Centerren eta bai Txingudiko Ekoetxean Arrano arrantzaleari buruzko daramaten programaren inguruan.
Bertan parte hartu genuenok, Urdaibaiko Bird Center, Txingudiko Ekoetxea, Montorre eskola, Urretxindorra ikastola eta gu, Mertzede ikastetxekoak izan ginen. Uzelai eta La Anunciata ikastetxeek ere parte hartzen dute programa horretan baina arazo teknikoak zirela eta, ezin izan genuen konexiorik egin beraiekin.

Hala ere, oso ondo irten zen aurkezpena eta bakoitzak, hemendik eta martxora arte egingo duguna azaldu genuen. Ea ikastetxe bakoitzak proiektutxu polita egiten dugun! Gainera, denon artean arrano arrantzaleari buruzko abesti bat prestatuko dugu. Beraz, behin prestatuta, ea denok animatzen garen abestera!!!






KULTURARTEKO BIZIKIDETZA TAILERRA!!!

Joan zen astean, kulturarteko bizikidetza tailerrak izan genituen BILTZENen eskutik! Pentsa baino zailagoa izaten da elkarbizitza eta beharrezkoak ikusten ditugu enpatia, apaltasuna, adiskidetasuna eta errespetua sakonki lantzea!




2017/11/14

Kirola!

Asteburu honetan saskiko partida izan dute gure gazteek. Oso gogor jokatzen dute nahiz eta bigarren prorrogaren ostean gure infantilek garaipena lortu ez!
Asteburu honetan ere etxean jokatzen dugu, Santanapen 9:30etan. Gonbidatuta zaudete! 
1,2,3.... Mertzede!!!



2017/11/09

KIROLA!

Dagoeneko martxan gaude! Pasa den asteburuan Bilbora joan zen gure saskiko taldea. Aurton, lan handia daukate aurretik baina seguru gaude aurrera egingo dutela!!! Egurreeeeeee neska-mutilek!!! 1,2,3......Mertzede!!!