2017/03/23

PEÑAS NEGRAS

Martxoaren 7an, ikastetxeko nagusienak (DBH3 eta DBH4) irteera bat izan genuen Peñas Negrasera, La Arboledara. Bertan, bertako meatzaritzaren inguruan asko ikasi genuen, ez bakarrik zer eta nola lortzen zen, baita ere, ordu asko egin behar zituztela, behartuta zeudela meategiko jabearen dendan beharrezko guztia erostera (beste toki batzuetan baino garestiago) edota emakumeen soldata asko gutxiago zela.

Benetako datu hauez gain, naturak eskaintzen dizkigun erliebe eta forma bereziez disfrutatu genuen, batez ere kareharriz betetako gure ingurune karstiko honetan. Mendi horretako hormetan gauza bitxiak ikusi genituen; hala nola, koralezko fosil bat eta harrizko giza aurpegi bat dirudien erliebea. Ea ondorengo argazkietan gure aurpegiak topatzeaz gain, gauza bitxi hauek ere ikusten dituzuen! https://goo.gl/photos/jMdB7ZREU5toQ3Mq7





No hay comentarios:

Publicar un comentario