2017/03/26

Bertsoketan!

Batzuk kirolean eta beste batzuk Mendatan bertsoketan! Mendatako Oilargane elkarteak antolatuta, XX. Bertsolaritzen saiora hurbildu gara. Bertan, A mailatik bigarren geratu zaigu LH 6.mailako Iustin eta aipamen berezi bat ere jaso du Janetek! Zorionak!!!

Herri kirol topaketa

Gaur Herri Kiroletako topaketa izan dute gure umeek. Giro ederra, umeak itzel eta gurasoak ezin hobeto, eskerrik asko!!!

https://goo.gl/photos/JNZ2z1BTWKLn41G68

Saski baloi taldea!

Atzo partidu gogorra izan zuten gure saskiko taldekoek. Baja nahiko izan arren, aurre egin zioten Berriz bezalako taldeari, Zorionak!!!

2017/03/23

PEÑAS NEGRAS

Martxoaren 7an, ikastetxeko nagusienak (DBH3 eta DBH4) irteera bat izan genuen Peñas Negrasera, La Arboledara. Bertan, bertako meatzaritzaren inguruan asko ikasi genuen, ez bakarrik zer eta nola lortzen zen, baita ere, ordu asko egin behar zituztela, behartuta zeudela meategiko jabearen dendan beharrezko guztia erostera (beste toki batzuetan baino garestiago) edota emakumeen soldata asko gutxiago zela.

Benetako datu hauez gain, naturak eskaintzen dizkigun erliebe eta forma bereziez disfrutatu genuen, batez ere kareharriz betetako gure ingurune karstiko honetan. Mendi horretako hormetan gauza bitxiak ikusi genituen; hala nola, koralezko fosil bat eta harrizko giza aurpegi bat dirudien erliebea. Ea ondorengo argazkietan gure aurpegiak topatzeaz gain, gauza bitxi hauek ere ikusten dituzuen! https://goo.gl/photos/jMdB7ZREU5toQ3Mq7





2017/03/20

Asteburuko kirol saioak!

Ostiralean San Fidelera hurbildu ginen futbol partida jokatzera eta larunbatean saskiko taldeak Hontzuriak taldearen kontra jolastu zuen! 1,2,3... Mertzede!

2017/03/11

Gaurko partidua!

Saskiko taldeak goiz gogorra izan du gaur, Getxon. Bigarren faseko lehen partidua jokatu dute eta bi prorrogaren ostean 29-32 irabazi dute, Zorionak!!!

Kirola!

Atzo, 3. eta 4. mailakoek  partidua izan zuten eskolan Seberren aurka, giro polita izan genuen!

2017/03/08

Martxoak 8 + zuhaitz eguna!

Gaur nazioarteko emakume langileen egunaz hausnarketa sakona egiteaz gain, zuhaitz eguna ere ospatu dugu! Beharrezkoa dugun oxigenoa babesteko, zer hobeto zuhaitzak landatzea baino! Eta zer esanik ez dago, "berdintasuna nire/gure baitan ere hasten dela" jakinda, horren alde gogor egin behar dugula lan!

Hona hemen argazkiak!

2017/03/05

HERRI KIROLAK!

Gaurkoan, Barrutia ikastetxeak antolatuta, Hezikiko bigarren topaketa izan dugu Santanapeko polikiroldegian. Oraingoan, herri kirolak landu ditugu eta itzelean pasa dugu danok!

https://goo.gl/photos/5wWiKjL18YMvuSyJ9