2017/02/27

Esker onekoak izatera deitzen gaitu gaur Jaunak!

Esker onekoak izatera deitzen gaitu  gaur Jaunak!

Jauna gugaz hain ona da, hainbeste maite eta babesten gaitu! Guri ere horretara deitzen gaitu, besteak topera maite eta babesten! Bai, familian bertan, auzoan, ikastetxean ……………….eta mundu zabalean!  Bikain ospatu dugu elkarregaz, lehenengo meza eta gero gerokoak! Ondo izan!!!







Eguen zuri eta ostiral gizena!!!

Garai hauetako euskal ohiturei jarraituz, eguen zuri eta ostiral gizen ospatu ditugu.
Inauteriak, ihauteak, ihoteak edo haratusteak ... "haragi uztea"ren sasoitzat jotzen da. Izan ere, honen ostean errauts eguna dator eta honek, garizumari hasiera ematen dio.
Guk topera ospatu dugu eta geratzen diren egunak ere primeran pasatzeko asmotan gaude!!! Zuok ere ondo pasa!!!

Egin klik esteka honetan argazkiak ikusteko:
https://goo.gl/photos/8kj4xHqhbsdjynZn7

Hona hemen bideoa:
https://youtu.be/VEudO29QSr4


2017/02/18

Lehenengo fasea, sailkapen ederrean bukatuta!

Gaur, lehenengo faseko azkenengo partidua eta lana ezin hobeto eginda. Izan ere, gure saskiko taldea 2. geratu da. Lan gogorra egin dute! Zorionak!!!
1,2,3....MERTZEDE!!!

2017/02/13

ESKOLA BIDEArekin loturiko jolas bat egin dugu gaur!

LH 3. mailako ikasleek eskola bidearekin loturiko jolas bat sortu dute, fitxak, panelak eta beste hainbat gauza eraikiz. Sortu duten jolas hau, eskolako gainontzeko kideekin jolasteko, dibertitzeko eta eskola bidea egiten jarraitzeko balioko digu! Sakatu hurrengo esaldi honetan eta... ikusi-ikusi zer egin duten!

ESKOLA BIDEAz GoZaTzEn!!!






Gernika kesb eko neskei harrera!

Saskiko taldekide batzuk Gernika Keb-ko neskeei harrera egitera hurbildu dira udaletxera!

KONTSUMOBIDEKO TAILERRAK ESKOLAN!

KONTSUMOBIDEKO TAILERRAK ESKOLAN!

Otsailaren hasieran, kontsumobide tailerretan parte hartzeko aukera paregabea izan genuen. Tailer horietan LH ko eta DBH ko neska-mutilek parte hartu zuten. Ekintza dibertigarriak izateaz gain, baliotsuak ziren: elikagaien ekoizpena, produktu baten bizi-zikloa, bideo-jokoak, etxeko ekonomia eta beste hainbat eta hainbat tailer landu dituzte.


  Hona hemen argazki batzuk:





2017/02/11

Ostiraleko partidua!

Pasa den ostiralean ere, partidua izan dute gure mutilek eskolan. Oingoan Mundaka izan da aurkaria eta asko gozatu dute! Horrela jarraitu!

1,2,3...Mertzede!

Gure saskiko taldea gera ezinik dabil; beste garaipen bat lortu dute gaur ere, Zorixonak!!! 1,2,3....Mertzede!!!

Gernika Kesb-ko neskei zorterik onena opa diegu!!! Aupa neskaaak!!!