2016/12/26

2016KO Gabon Ospakizuna

Kaixo lagunok:
      Pasa den ostiralean gure ikastetxean oso egun ederra izan genuen: Gabonak ospatu genituen danon artean: ikasleak, irakasleak eta gurasoak batu ginen areto nagusian ospatzeko. Egia esanda, ostegun arratsaldean hasi ginen jaia ospatzen gure ikastetxeko elizan. Bai elizkizuna bai jaialdia primeran geratu ziren! Zorionak danori egindako lan guztiagatik!
      Eta hemen argazki batzuk uzten ditugu frogatzeko!
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!


2016/12/22

Lehen proiektuen amaiera 2.zikloan

    Haur Hezkuntzako 2.ziklokoak hiruhilabete honetan landutako proiektuei bukaera emateko jai bat prestatu dugu.
    Ardatz nagusiak hiru hauek izan dira:

  • 3 urte: Familia eta Etxea
  • 4 urte: Japonia
  • 5 urte: Erroma
     Zuek ere guk adina gozatu dezazuen, hemen dituzue argazki hauek.


2016/12/21

Gabonetako ekitaldia


Guraso maiteak:
Urtero bezala, bihar, ostegunak 22, Gabonei hasiera emateko elizkizuna izango dugu arratsaldeko 15:30etan. Esan beharrik ez dago, Hezkuntza Komunitateko partaide zareten heinean gonbidatuta zaudetela gurekin batera bertan parte hartzera.
Bestalde, ostiralean 11:00etan ikasleen Gabon Ekitaldia izango da eta bertara ere gonbidatuta zaudete.
Ekintza hauetan parte hartuko duzuelakoan, Gabon Zoriontsuak opa dizkizuegu.

Estimados padres:
Como todos los años, mañana, jueves 22 a las 15:30, tendremos una eucaristía para dar comienzo a las Navidades. Y como sois parte de la Comunidad Educativa os invitamos a que participéis en esta celebración.
Por otro lado, el viernes a las 11:00 será la actuación de Navidad de los alumnos/as a la que también estáis invitados/as.
Esperando que participéis en estas celebraciones, os deseamos Felices Fiestas.

2016/12/15

Euskal Herria Museora bisita

 
 

   Lehenengo hiruhilekoa ondo amaitzeko, DBHko hiru talde Euskal Herria Museora joan gara ekintza pare bat egitera. Lehenengo, museotik bisita egin genuen eta Euskal Herriko ohiturei, janzkerara, kirolari,... buruz hitz egin ziguten. Ondoren, mapak, kartak,... interpretatzen erakusteaz gain, iparrorratzaren funtzionamendua eta erabilera ikasi genituen. Eta azkenik, pista joko baten bitartez, eta iparrorratzaren laguntzaz, altxor bat aurkitu behar izan genuen parke ingurutik. Ondo pasatu genuen, eta hurrengo batean ere, beste ekintzaren bat egiteko prest gaude.


2016/12/02

2016ko Euskararen Eguna Gure Ikastetxean


Euskararen eguna bihar da, abenduaren 3an. Hala ere, data horren inguruan hainbat ekintza egin ditugu Euskara bultzatzeko: atzo 11 ordutako irakurraldian parte hartu genuen eta gaur ikastetxean “Euskararen txantxangorria” lagun izan dugularik, patioa zuri-gorri-beltz jantzi dugu.
Hasieran bertso saioa izan dugu LH6. maila eta DBH1. mailaren eskutik. Ondoren, txiki eta nagusien artean txantxangorri eder bat osatu dugu eta “Euskararen txantxangorria” abestia abestu dugu. Eta amaitzeko, abesti horren erritmoan, nahi izan duenak, dantzatzeko aukera izan du.
Hemen dauzkazue gure ikasleek sortu dituzten bertsoak, ikasi eta abestu nahi dituenarentzat.

LH 6. mailakoak

Euskararen eguna
abenduak hiru
bere aldeko festa
ospatuko dugu.

Zaharra izan arren
erabili behar
Europako zaharrena
urteetan zehar.

Euskalki desberdinak
erabiltzen dira
erabili dezagun
zabalduz herrira.

Eskolan eta etxean
kalean ere bai
euskaraz mintzatzeko
guztiok gara gai.

Gure hizkuntza ederra
arriskuan dago
bera erabiltzea
hobe da gehiago.

Ez dakitenak ikas
dezake gurekin
guk ere ikasteko
euskaraz haiekin.

DBH 1. mailakoak

Euskaraz hitz egiten
ari gara gogoz,
ahalegintzen gara
buru eta bihotz.
Denok hizkuntza bera
hitz egiteko asmoz,
Euskaren eguna
ospatzera gatoz.

Askorentzat Euskara
zail eta arraro,
oraindik ikasteko
aukera badago.
Jendeak egiten du
askoz gutxiago,
egin behar genuke
Euskara gehiago.

Gaur gure eguna da,
babesteko Euskara.
Hitz egin behar dugu
euskaldunak gara.
Hizkuntza zabaltzeko
ordua da jada
Euskaraz hitz egiten
saiatuko gara.

Bestalde, “Euskararen txantxangorria” abestia ere ikasi edota abestu nahi baduzue, hemen duzue letra:

Sortaldeko argi berriari
ari zaio aspaldi
arratseko azken izpiari
egun eta gizaldi
Bular gorri, hegakada arin
Lur hauetan da emari
Erreka eta ibai zabalaren,
Itsasoaren egarri

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria

Haizearen magal leunean
Hedatu da oihua
Bihotzaren taupadetan, hitzak
Sortu du doinua
Olatuek beren solasean
Aukeratutako harria
Denboran zehar dute jolasean
Eten ez dadin haria

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria (hiru aldiz)


Eta gogoratu: EMAN HEGOAK EUSKARARI!!!

Euskararen eguna dala ta

Kaixo lagunok!
Atzo, urtero legez, DBH3. eta DBH4. mailakoak Elai-Alai areto txikira joan ginen Berba Lagunek urtero antolatzen duen 11 orduko irakurraldian parte hartzera. Guri egokitu zitzaigun ordua 11:00etatik 12:00etara izan zen eta badakizue zein liburu irakurri genuen? Etxepare Euskal Institutuak Habanako Unibertsitatean (Kuba) euskal irakurle izendatu duen Joseba Sarrionaindiaren “Narrazio guztiak”. Urduritasunak urduritasun, oso ondo irakurri dugu bertan egon garenak eta gainera, iluntzean egun osoan zehar parte hartu dugun guztioi kopau batera gonbidatu gaituzte. Datorren ikasturtean gehiago eta hobeto!

Eta gogoratu, Euskararen Eguna data hauetan bada ere, ez da egun bakarreko gauza eta egunero erabili behar dugu.

2016/11/20

Kaltzada egoitzako ipuin lehiaketako 1.go eta 3.sariak jasota!!!

Gernikaldeko eskoletako LH 6.mailako neska-mutilek, Kaltzada egoitzako ipuin lehiaketan parte hartu zuten. Gaur ipuin horien sari banaketan izan gara eta izan ere pozik baino pozago gatoz, 1.go eta 3.sariak jaso ditugu -eta! Zorionak neskak! #fundacionresidenciacalzada #mertzedeikastetxea #euskara

2016/11/09

Neska ala mutil, eskubideetan berdin!

Gaur, berdintasunaren gunean parte hartzeko aukera izan dugu!
Neska ala mutil, eskubideetan berdin! 

#berdintasuna #emakunde #mertzede

2016/11/08

Batzar Orokorra - Asamblea general

AVISO

 La Dirección del centro y la Junta Directiva de la Asociación de Padres-Madres os convoca a todos/as –padres y madres de nuestro/as alumnos/as- a la Asamblea General de comienzo de curso que tendrá lugar el próximo:

Día: 10 de noviembre, jueves
Hora: 19:00 h.
Lugar: Salón de actos
Duración aprox.: Hora y cuarto

Orden del día:
  1. Lectura y aprobación –si procede- del Acta de la Asamblea anterior.
  2. Información de la Dirección del Centro.
  3. Informe económico
  4. Propuestas de la Asociación de Padres-Madres de cara al curso 2016/17.
  5. Ruegos y preguntas.

OHARRA

    Ikastetxeko Zuzendaritzak eta Gurasoen Elkarteko Zuzendaritza Batzarrak, ikasleen guraso guztioi, Batzar Orokorrera deitzen zaituzte:

Eguna:  Azaroaren 10, osteguna
Ordua: arratsaldeko 19:00etan
Tokia: Ikastetxeko areto nagusia
Iraupena: Ordu eta laurden gutxi gora behera

Gaia zerrenda:
  1. Aurreko Batzarreko Akta irakurri eta, onartzen bada, aprobatu.
  2. Ikastetxeko Zuzendaritzaren informazio batzuk.
  3. Txosten ekonomikoa.
  4. 2016/17 kurtsorako gurasoek bultzatutako ekintzak.
  5. Eskaerak eta galderak.

Danok parte hartzea  nahiko genuke!
Nos gustaría contarcon vuestra presencia

Guraso Elkartea 
Junta de la Asociación
 Zuzendaritza/Dirección

2016/11/06

2016ko Milla Herrikoia

    Kaixo lagunok: Larunbat honetan Gernikan Milla Herrikoia ospatu dugu. Oso ondo pasatu gara lagunekin korrika egiten eta hemen dauzkazue gure argazkiak hori frogatzeko baita barre egiteko ere. ZORIONAK DANORI!!
        Eskerrik asko Alberto, Ager eta Miriami zuen laguntzagatik!!! Eta eskerrik asko Paula eta Aneri ere!!!
 

2016/10/01

KOMIKI DIGITALAREN TAILERREKO EMAITZAK!

Gaur, urriak 1, euskararen etxean izan gara! Izan ere, aurreko ikasturtean LH 5.mailakoek komiki digitalaren tailerrean parte hartu zuten 'euskara interneten' gaia jorratuz. Hainbat eskoletako ikasle guztien artean, 1.go kategoriako taldeko IRABAZLE izan dira gaur egun LH 6.mailan dabiltzan ANDER MORENO AURTENETXEA eta DENIS GUREI!
ZORIONIK BEROENAK BIOI!
BAITA GAINONTZEKO KATEGORIETAKO IRABAZLEEI ERE!

2016/09/28

5.mailakoak Gernikako Batzar etxean

Kaixo lagunok:
      Atzo 5.mailakoak Gernikako Batzar etxea ezagutzera joan ginen. Hainbat gauza ikasi genituen: zer egiten da bertan, zertarako biltzen dira, nolako gaiak aztertzen dira, noiz batzartzen dira, nor zen eraikuntzaren arkitektoa,...besteak beste. 

2016/09/23

2016ko Mertzede Eguna

        
                 Hemen gaude berriro 2016-17 kurtsoari hasiera emoten. Bihar, hilak 24a, guretzat egun oso garrantzitsua da, Mertzedeko Amaren eguna da. Gauzak horrela, gaur ikastetxea osotzen dugun pertsona guztiok elkartu gara altararen inguruan kurtso berria Jesusen eskuetan ipintzeko. Ospakizun ederra izan dugu. Aurten Jesusen sarean egon gure dugu, Mertzedeko ikastetxe guztiekin Jesusekin ibiltzen. 
Ikasturte zoriontsua danontzako!!!


Bizikleta tailerra

     Gaur bizikleta eguna izan da eta LH-ko 5. eta 6. mailako neska-mutilek, bizikleta tailerrean hartu dute parte. Asko ikasi dugu; batetik, teoria apur bat ikasi dugu (bizikletaren parteak eta horien erabilpena aztertu, bide hezkuntzako arauak gogoratu, bizikletaz ibiltzearen garrantzia ezagutu...) eta bestetik, alde  praktikoa izan dugu ( zulaketak nola konpondu, zig-zagean eta ranplatxoetan nola ibili...) Oso ekintza dibertigarria benetan!
                                                         

2016/07/22

Mertzediar kampamendua Segurako Guardamarren


Kaixo lagunok:
            2016ko uztailaren 5etik 13ra Segurako Guardamarren batu gara Mertzediar ikastetxeetako DBHko ikasle batzuk. Esperientzia itzela izan da! Eta datorren urtean berriro joateko prest gaude! Hemen dauzkazue gure argazkiak:

2016/07/06

2016-2017 Ikasturterako Testu Liburuak

Kaixo lagunok:
           Oraindik ez dugu bukatu ikasturte hau, baina datorrena prestatzen hasi gara!!! Gauzak horrela, hemen dauzkazue datorren ikasturterako liburuen zerrendak. Eta gogoratu, mesedez, ikastetxean liburuen salmenta IRAILAREN 5EAN eta 6AN IZANGO DELA, 9:00ETATIK 14:00ETARA.

2016/07/02

2015-2016ko ikasturteari agurra emoten




Kaixo lagunok:
            Hau poza! Ikasturtearen amaiera ate joka! Iazko landarearekin hartutako konpromezuarekin jarraituz, elkarrekin ikasturte honetan zehar ereindako hazien fruituak batu ditugu.


           Familia handi bat garenez, gure etxe honetan gauzak ahalik eta hoberen egiten saiatzen gara; gure ikastetxea, gure bigarren etxea baita. Horretarako, guztion artean GATZA elkarbanatu dugu, elkarbizitza hobeago bat lortzeko asmoz eta gure ikasle eta familiei merezitako harrera gozo-gozoa emateko. Baina, ibilbide honetan oztopoak, iluntasunak, zailtasunak… izan arren, Jesusen eta hurkoaren argitasuna izan dugu bidelagun. Beraz ARGIAK, ARGI EGITEN GAITU! Kurtsoan zehar denetarikoa egon da, zelan ez, baina denetatik atara daigun irakaspen on bat!!! 
           Eta honekin batera Marisari eta Beleneri eskerrik zintzoenak eman nahi dizkiegu ikastetxearen alde eginiko lan guztiarengatik, gurekin 25 urtez egon direlako, eta espero dugu haiekin momentu onak pasatzen jarraitzeko.

2016ko ENGLISH SUMMER CAMP

This year we have organized the English Summer Camp again from 20th of June till 1st of July. Forty children have participated in it doing different activities, such as:
-      Sports (swimming, cycling, tennis, ping-pong, football, basketball, badminton...)
-      Handicrafts
-      Theatre
-      Digital Board Games
-      Board games
-      Cooking
All the participants have had a really good time by doing these activities.
We would like to thank all the people who helped us make this summer camp possible!!!
We wish you happy summer holidays.
Aurten ere ingeleseko udalekuak egon dira gure eskolan ekainaren 20tik uztailaren 1era. 40 ikaslek hartu dute parte ekintza ezberdin hauetan:
-      Kirola (igeriketa, bizikletan txangoa, tenisean, ping-pongean, futbolean, saskibaloian, badmintonean...)
-      Eskulanak
-      Antzerkia
-      Ordenagailuetako jolasetan
-      Mahai jokoetan
-      Sukaldaritza.
Denok oso ondo pasatu dugu.
Eskerrik asko bihotzez lagundu gaituzuen guztioi!!
Oso ondo pasa oporretan!!!