2015/12/21

Eskola Bidea



           Ikasturte honetan, Gernika-Lumoko ikastetxe guztiak, Udala eta Osasunsarea batu gara proiektu berri bat abiatzeko asmoz: Gernika-Lumoko Eskola Bidea.
          Helburua haurrak eskolara bakarrik joatea da: oinez, gurpil-aulki, monopatinean zein bizikletan. Hau da, orain gutxi naturala zena berreskuratzea. Horrela, haurrek autonomia eskuratuko dute eta ohitura aktibo eta osasungarriak sustatzeaz gain, ingurumena zaintzeko, herria hobeto ezagutzeko, espazio publikoa bereganatzeko eta eraldaketan parte hartzeko protagonista izango dira. Herritarroi, orokorrean, elkarbizitza hobetzeko aukera eskainiko digu denon arteko zaintza sustatuz.
             Guzti hau gauzatzeko, eskola desberdinetako guraso eta irakasleen lan talde ireki bat osatu dugu elkarlanean eta parte hartzean proiektua bideratzeko. Urtarrilean proiektuaren aurkezpena egingo dugu eta orain arte zehaztutakoaren berri emango dogu.
               Bien bitartean, parte hartu nahi izanez gero… bideonetikgoaz@gmail.com
Allende Salazar Eskola Publikoa, Seber Altube Ikastola, San Fidel Ikastola, Mertzede Ikastetxea, Gernikako Institutua, Barrutia Herri Ikastetxea, Barrutialde Institutua, Osasunsarea eta Gernika-Lumoko Udala

No hay comentarios:

Publicar un comentario