2015/11/09

GAP Aktibatu+ programaren saria

           Kaixo lagunak, gogoratzen iaz GAP Aktibatu+ programan parte hartu genuela? Energiaren inguruan egin genuen proiektutxu bat aurten DBH 2. mailan gaudenok, eta ikastetxe guztiari esker 2. saria irabazi genuen. Ondorioz, pasadan asteazkenean, azaroak 4ean, Bilbora joan ginen opari horretaz disfrutatzera: MetroBilbaoko aginte mahaiaren funtzionamendua ikustera joan ginen eta metro bagoi baten kabinan ibiltzeko aukera izan genuen. Primeran pasatu genuen arratsaldean bisita hau eginez. Beraz, eskerrik asko guztioi gure kartelei eta esanei kasu egitearren! Ea aurten ere, hondakinekin laguntzen gaituzuen, beraz, prestatu, laster zuen artean egongo baikara berriro hondakinen inguruko berriekin.
       
       Hala ere, asteazken goiza ere aprobetxatu genuen gure jakinmin zientifikoa asetzeko: EHUk antolatutako Zientziaren Asteko ekitaldian parte hartu genuen. Nahiz eta 19 stand egon eta guk 4tan bakarrik egon, primeran pasatu genuen! Interesgarria benetan bertan erakutsi zizkiguten trikimailuak: eguraldi aurkezleak nola lan egiten duen, ingenieritzako beste hainbat gauzatxo eta ekosistemen eta ingurumenaren osasunaren inguruko hainbat datu interesgarri. Urtero antolatzen dute ekintza hau eta benetan interesgarria dela uste dugu; ikusi genituenetatik gain robotika, antropologia, fisika,... ere daude. Beraz, ia datorren urtean bertan ikusten garen, mundu guztiari irekia baitago!

No hay comentarios:

Publicar un comentario