2015/06/12

2015eko Ibaialde Programan parte hartzen



Kaixo guztioi! 
         Orain dela 2 urtetik hona Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen Aztertu-Ibaialde programan parte hartzen dugu. Gure egin beharra ikastetxe ondoko ibaira joan eta bertan hainbat parámetro neurtzea da: pH-a, nitratoak, fosfatoak,... baita ikusten ditugun animalia eta landareak sailkatu eta adieraztea da. Hori guztia egitera ekainaren 10ean joan ginen. Nahiz eta, eguraldiak ez lagundu, euria egin baitzigun, primeran pasatu genuen. Ea hurrengo urtean ere horrelakoak egiten jarraitzen dugun. Eta egin ditugun neurketek diozkuen arabera, Oka ibaia nahiko egoera onean dago.
   DENON ESKU DAGO GURE INGURUNEA ZAINTZEN JARRAITZEA. 
HORRELA SEGI!

No hay comentarios:

Publicar un comentario