2015/05/29

Aurten bai!!!! Aupa Athletic!!!

Aurten Bai! Hemen gaude ikastetxearen ikasle eta irakasle gehienak 
Gure Athleic animatzen!!! 
Aupa Athletic!!!

2015/05/28

Arroz pastelak egiten

Kaixo lagunok:
           Lehengo egunean, DBHko 2. mailakoak sukaldean egon ziren arroz pastelak egiten.  Danon arteko lana izan zen eta nahiz eta hasiera zaila irudi, gero lan ederra egin zuten!

Errezeta:
Osagaiak (16 pasteltxo)
            - 16 enpanadilla edo hostore biribil
            - 100g guruin urtua
            - 200ml esnegain
            - 200ml esne
            - 2 arrautza
            - 6 koilarakada azukre
            - 4 koilarakada doituak maicena
    Labea aurretik berotu (goi eta behe) eta 180ºC-tan mantendu 30 minutuz.

Hona hemen gure grabaketa!

Haur Hezkutzako umeak Bermeon!

Kaixo lagunok:
            Atzo gure Haur Hezkuntzako neska-mutilek  egun izugarrizkoa pasatu zuten: Bermeora joan ziren! Eta han lagunen artean primeran egon ziren!!! Datorren urtean berriro joateko prest daude!
x 

2015/05/25

Athletic Ikastetxean

Kaixo lagunok:
          Pasa den ostiralean, hilak 22an, gure ikastetxean bisita paregabea izan genuen: Athleticen Kopa altzatu zuen azken kapitaina, Daniel Ruiz Bazan, eta berarekin Manuel Delgado Meco eta Miguel Gutierrez. Oso hitzaldi interesgarria izan zen. Ea aurten berriro lortzen dugun Kopa!!!! Aupa Athletic!!!!

2015/05/24

Vote for us and help us win a weekend in Oxford

Kaixo lagunok: gure DBHko 3. mailako  ikaskideek gure laguntza behar dute. Horretarako zure  botoa eman behar duzu esteka honetan. Eskerrik asko zuen laguntzagaitik!

Vote for us and help us win a weekend in Oxford
#OUPGotoOxford @OUPELTSpain
http://woobox.com/dff5vz/vote/for/7607627

XI. Duatloi Txiki Gernikan

Kaixi lagunok!
        Atzo, maiatzaren 23an, Gernikan XI. Duatloi Txikia ospatu egin zen. Oso eguna polita izan zen gure kirolzaleentzat. Zorionak danori!!!!
        Hemen dauzkazue gure argazkiak:

2015/05/22

Agenda 21

Kaixo lagunok:
       Ikasturte bukaerara heltzen ari gara eta EA21eko ikasturte honi amaiera borobila emateko maiatzaren 21ean eskolarteko eta uda-foroa izan genuen Gernika-Lumoko ikastetxe guztiek. Aurreko urteetan ez bezala, aurten ikastetxe guztiek aurkezpen bakarra egin dugu udalari aurkezteko, bertan esandako konpromisoak eta proposamenak bateratuak izan dira eta zentro guztiek onartutakoak. Oso ondo irten zen aurkezpena, nahiz eta, ikasle asko urduri egon. Eta alkatea azkenean egon ez bazen ere, udaleko ingurumen teknikaria izan genuen gure zalantza eta galdera guztiak erantzunten.        Bertan aurkeztu genuen PowerPointa hemen txertatuta daukazue bertan esandako guztiaren berri izan dezazuen.
         Eskerrik asko aurten, EA21eko ekintzetan parte hartu duzuen guztioi eta horrela jarrai dezagula guztio: gure ingurunea eta ingurumena zaintzen.

2015/05/18

Udaberriko Jaia pasa da!!!

Kaixo lagunok:
           Udaberriko Jaia pasa da! Egun izugarrizkoa izan da. Hasieran eguraldi txarra izan arren, gero giroa, eguraldia... dana primeran!!! Eta amaiera... ahaztuezina!!!!

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!!!

2015/05/14

2015eko Udaberriko Jaia

          Kaixo lagunok: datorren igandean, hilak 17an, gure ikastetxean Udaberriko Jaia ospatuko dugu. Danok gonbidatuta zaudete. Hemen daukazue egitaraua:

10:00 - “XX. Sukalki Txapelketaren” hasiera.
11:30 - Meza, Mertzedeko eleizan.
12:30 - Mertzede ikastetxeko dantza taldea.
13:15 - Umeen arteko entsalada txapelketa.
            -   Umeentzako tailerrak
14:00 - Entsaladen aurkezpena.
14:15 - Sukalki-aurkezpena
          
            Eta gero: Sukalki eta entsaladen sari banaketa.

15:00 – Janari herrikoia.
17:00 –  Mus eta Xake txapelketak
18:00 – Dantza erakusketa.
             Dantzaldia.
     ........  Jaiari amaiera emateko: txokolatada.
...... Goiz-giroa trikitixak alaituko du

Erdu! Itzela izango da eta!!!!

Txartelen salmenta: Ostegunetik,14tik, “informazio” gelaren ondoan: 16:30etatik aurrera. Azken eguna: maiatzaren 15ean.


2015/05/11

FRUTA PROIEKTUA

Kaixo lagunok:
         Kurtso amaiera honetan, ohitura osasuntsuari jarraipen bat emateko, fruta proiektuarekin arituko gara hamabost aldi honetan. Umeekin fruta non eros dezakegun erakutsi diegu, ondoren, eurek aukeratu dituzte gustukoen dituztenak.        
        Fruta zuritu ondoren, konpostera eraman dituzte hondakinak eta gerooo..... goxoena.... daztaketa!!!!

2015/05/10

Lehenengo Jaunartzeak Mertzeden

Kaixo lagunok:
           Gaur, maiatzaren 10a, gure Lehengo Jaunartzea ospatu dugu Mertzede eleizan, gure familia, lagun eta eskolako mojen eta andereinoen artean.
Eskerrak danori, egun berezi honetan gurekin egoteagatik!!!!!!!!!! 

2015/05/09

2015/05/08

Invertebrates and vertebrates Presentations

Kaixo lagunok:
         Hemen dauzkazue gure 5. mailakoek egindako aukezpenak. Espero dugu zuentzako baliagariak izatea!!




Ze ondo egiten dute! Animo eta ondo segi!

2015/05/07

ABESBATZA eta ANTZERKIA aurkeztuta!!!

Kaixo lagunok!
           Atzo, maiatzaren 6an, Pedro Nolaskoren Egunean, urtero bezala Ikastetxeko Abesbatzak eta Antzerki Taldeak beraien antzezpen ikusgarriarekin arratsalde eder bat gozarazi ziguten. Eskertzekoa da bai irakasle zein ikasleen partetik egindako esfortzu eta ahalegina. Eskerrik asko danori!!!

2015/05/04

2015eko ABESBATZA eta ANTZERKIA

Pedro Nolaskoren Jaia
 Erdu eta anima itzazu!
NOIZ:  Maiatzaren 6an, asteazkenean, arratsaldeko 7etan


NON:    LIZEO ANTZOKIAN 
ABESBATZA:

·     “Tears in heaven ” (Eric Clapton) 
·     “Pot-pourri” (Abba) 
·      “Eperra” (Herrikoia)
ANTZERKIA: “Gaurko gaiak”


Ordena eta seriotasun apur bat lortzeko, saioaren hasieran, ateak itxiko dira eta abesbatza bukatu arte ezin izango da inor sartu. Berdin egingo dugu antzerkia hasten denean.


Errespetua denon artean landu behar dugu.

Eskerrik asko.

Fiesta de Pedro Nolasco

 ¡Ven, tu aplauso nos anima!
CUANDO:   El miércoles, 6 de mayo a las 7 de la tarde
DONDE:   En el  teatro  LICEO
CORO:
·     “Take Me Home, Country Roads” (Eric Clapton)
·     “Pot-pourri” (Abba)
·     “Eperra” (Herrikoia)
TEATRO: “Temas de hoy”
Con el fin de conseguir un poco de orden y seriedad, las puertas se cerrarán al comienzo de la presentación, de manera que permanecerán cerradas hasta que termine el Coro. Cuando comience el grupo de teatro actuaremos de igual modo. 
Debemos trabajar el respeto entre todos.
 Muchas gracias.