2012/02/22

TXITXIBURDUNTZI


Gure eskolako Haur Hezkuntzako partaideok Txitxiburduntzia egin dugu, gure herriko ohiturak lantzeko asmoz. Ekintza hau inauterien aurreko igandean ospatu ohi da, baina guk Eguen Zuri egunean ospatu dugu Inauteriei hasiera emanez.

Eguraldiak ez digu guk pentsatutako eran egiten utzi, gure asmoa ortuan su egin eta txorizoa bertan erretzea baitzen. Azkenean, euria dela eta, gimnasioan erre behar izan ditugu. Hala ere, Iratxe Egurrola irakasleak bere txistu eta danbolina joaz, giroa alaitu du eta  denok oso ondo pasatu dugu, txorizoa erreaz eta dantza eginez.














































No hay comentarios:

Publicar un comentario