2012/12/31

Mertzedetarren Kirol Eguna Lainomendin



       
       Loiuko Mertzede Ikastetxearekin batera, Mertzedetarren Kirol Eguna antolatu genuen pasa den abenduaren 27an Loiuko Ikastetxean.

Hori dela eta, gure zentruko Multikirola, Mini basket eta Saskibaloi taldeko kideak eta baita, Futbol 5 talde berri bat sortu nahi zuten 5. eta 6. mailako ikasleak autobusez joan ginen goizeko 9etan

Bertan partidu desberdinak jokatu genituen mertzedetarren laguntasun eta anaitasun giroan. Bukatutakoan, lunch-a izan genuen eta eguerdiko ordu 2ak aldera Gernikara itzuli ginen.

Esperientzia oso polita eta interesgarria zen. Esta espero dugu datorren urtean berriro parte hartzea.

Ah! Eta hemendik, eskerrik asko antolatu zuten guztioi, eta bereziki Oskarri!





 
 








2012/12/19

Cultural Class!

Yesterday, our friends from Burlington Publishers invited our 2 classes to a cultural class about the UK! We used one of our Whiteboards and we had loads of fun! We learnt many things about UK´s culture and even some Gaelic!
Thank you!

 


2012/12/15

Euskararen eguna

Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatu genuen. Hainbat ekitaldi egin ziren eskolan. Haur Hezkuntzako eta LHko 1. eta 2. mailako ikasleek abesti bat abestu zuten, Euskaraz bizi nahi dutela adieraziz.











2012/12/11

2012ko abenduaren 15eko kirol ordutegiak

Kaixo lagunok:
Hemen dauzkazue datorren larunbateko ordutegiak. Zorte on danontzako!

KIROLA
PARTIDAK
TOKIA
ORDUA
MULTIKIROLA
SASKIBALOIA
MERTZEDE
FATIMA 4.B
SANTANAPE
11:00
SASKIBALOIA
UMEAK
LARRAMENDI IK
MERTZEDE
MUNGIA
10:30
SASKIBALOIA
KADETE
GOROSTIA
MERTZEDE
BERRIZ
POLIKIROLDEGIAN
10:30



2012/12/05

Euskararen Eguna ospatzen



Atzon, abenduaren 4ean, DBH 4. mailakoek parte hartu genuen irakurraldi baten berri ematera gatorkizue. Dakizuen bezala, abenduaren 3an Euskararen eguna izan zen eta Gernikan, beste herri askotan bezala, hainbat ekitaldi antolatu izan dira egun berezi horren inguruan. Hemen, gure herrian, iaz bezala, Berbalaguneko Talde Eragileak 11 orduko irakurraldi bat antolatu zuen. Aurten Txomin Agirreren “Garoa” liburua izan dugu irakurgai; 100 urte baitira lehenegoz argia ikusi zuenetik. Beraz, gogotsu, Elai Alai aretora abiatu ginen, eta gelako 12 lagunen artean, ordu bateko irakurraldia egin genuen. Eta... ez pentsa orain dela 100 urteko Euskara horren erraza denik irakurtzeko! Hala ere, saiatu eta oso ondo egin genuen.













2012/11/26

IX. LITERATUR LEHIAKETA KALTZADA EGOITZA


Kaixo lagunok: 
Urtero legez, aurten ere Kaltzada Egoitzan 6. mailako ikasleentzat literatur lehiaketa antolatu dute. Gure ikastetxetik Maria Amezaga, Aiora Rafael eta Ander Barandika finalistak izan dira, eta Mariak 3. saria lortu du. Bene benetan, zorionak hiruroi!!!Animo eta horrella jarraitu!!!

2012ko azaroaren 1eko kirol ordutegiak

Kaixo lagunok:
Hemen dauzkazue datorren larunbateko ordutegiak. Zorte on danontzako!



KIROLA
PARTIDAK
TOKIA
ORDUA
MULTIKIROLA
SASKIBALOIA
MAIZTEGI B
MERTZEDE
IURRETA
12:30
SASKIBALOIA
UMEAK
MERTZEDE
GORDEXOLA
SANTANAPE
12:15
SASKIBALOIA
KADETE
ATSEDENA


 

2012/11/23

Emakumeenganako indarkeriari EZ!!!


Santa Zezili eguna



Kaixo lagunok:
              Urtero legez, Haur Hezkuntzakook Santa Zezilia eguna ospatu genuen atzo eta maila ezberdinetako ikasleek eta irakasleek parte hartu zuten.
              Oso ondo pasatu eta instrumentu eta abesti ezberdinak entzuteko aukera izan genuen.
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!