2018/04/25

IKASTETXEKO SASKIBALOI TALDEA!

Gure saskibaloi jokalariak ez dira etxean gelditzen, ez! Hauek, ahal duten guztia ematera joaten dira beraien partiduetara! Asteburu batean bi partidu izan eta bietara gogotsu eta irrifartsu! Hauek bai kirol zaleak! Asteburu okupatua eta gogorra izan bazuten ere, aurrera egin zuten etxean garaipen bi utziz!


HEZIKI TOPAKETA!

Gure ikastetxeko kirolari txikienak orain dela aste pare bat, Barrutia ikastetxeak antolatutako HEZIKI TOPAKETA parte hartu zuten Santanapen. Hauek, ahal duten dena eman zuten eta herri kiroletaz asko gozatu zuten!





KATEKESI IKASTURTEARI BUKAERA EMATEKO JAIALDIA!

Apirilaren 21ean, Busturialdea osoko haur eta gazteen topaketa berezi bat izan genuen San Fidel Ikastolan, katekesi ikasturteari bukaera emateko asmoz. Eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratutako guraso eta umeei, beraien parte hartzearekin otoitzaldia, jolasak eta tailerrak burutzea posible izan zelako. Amaitzeko... txokolate bero eta gozoarekin jaialdiari bukaera polit eta atsegina eman genion!










Asteburuan, AMA LURRAREN MUNDU MAILAKO EGUNA ospatu zen Madariaga Dorretxean. Bertan, hainbat ekintza egin ziren eta horietako bat "AMA LURRA" horma irudi tailerra izan zen. Tailer horretan, gure ikastetxeko irakasle Mari Mar eta ikasle fin batzuek hartu zuten parte Ama Lurra eta bere ingurune naturalean ager daitezkeen elementu naturalak horma irudi batean  irudikatzen!







LH 1 eta 2 koak Madariaga dorretxean!

Lehen hezkuntzako txikitxoak Mundakako hondartzara joan ziren bertako biodibertsitatea ezagutzera! Han, itsasoko animalia ezberdinak ikasi zituzten, itsasertzeko animalien bizimodua aztertu eta itsasertzean bizi diren animalia mota guztiak sailkatu zituzten jokuen bidez! Primeran pasatu zuten!








2018/04/23

Liburu eguna!

Gaur, mundu mailan Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da eta Mertzede ikastetxeko ikasle eta irakasleok ere tartetxo bat hartu dugu irakurketaldi bat egiteko.